"La boda de los pequeños burgueses" / "Mahagonny-Ein Songspiel"

"La boda de los pequeños burgueses" / "Mahagonny-Ein Songspiel"

Datos del evento

Organizado por

teatroarriaga.eus

Donde

Arriaga Antzokia

Cuando

Del 14/05/2020 al 17/05/2020

Arriaga Antzokiak ikuskizun berri eta sutsua ekoiztuko du, mundo mailan ospetsua den Bertol Brecht eta Kurt Weillek osaturiko bikotearen gaztaroko maisulan bi aurkeztuz, Berlingo 20. hamarkada zoriontsu horren testuinguruan sortu zituztenak. Alde batetik, “La boda de los pequeños burgueses”, kaosarekin amaitzen den komedia burugabea, eta bestetik, “Mahagonny – Ein Songspiel”, Brecht eta Weillek sortutako eta ordurarte ezezaguna zen antzerki musikal mota, eszena eta musika uztartu zituena jazz kutsuz josiriko estiloarekin, 20. hamarkadan modan zen musikarekin bat etorriz eta hondatzen ari zen gizarte kontsumista alde izanda. Andrea Moses zuzendari alemaniarra, bere herrialdean ospetsua eta zenbaitetan saritua izan dena antzerki musikalaren esparruan egindako lanengatik, Arriagaren produkzio berri honen zuzendaria dugu, oso elementu erakargarriak dituena: murritza eta laburra, azkarra eta sendoa, groteskoa eta dibertigarria, surrealista eta sentimenduzkoa. Brecht/Weillen bi piezaz osatutako gau-ekitaldi honek zoriontasun txiki bereziaren bilaketa irrigarri uzten du gizakiek elkarri suntsitzen dioten bitartean, horrek erabaki garrantzitsua hartzeko exijentzia areagotzen duelako. Antzerkian, ordena, legea eta ohiturak anarkiaren eta kaosaren baitan eroriko dira. Publikoak horri poztasunez erantzungo dio, balio burges zaharrei, negozio handi eta odoltsuak tarteko, gero eta eszeptizismo gehiagorekin begiratzen baitio. Antzerki-hondoratze honetatik aterako ote da mundu berri eta hobea? Horra galdera kezkagarria. - Zuzendari eszenikoa: Andrea Moses
- Musika zuzendaria: Iván López Reynoso
- Orkestra: Bilbao SinfoniettaArriaga Antzokiaren produkzio berria

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento