"AGHO"

"AGHO"

Datos del evento

Organizado por

serantes.com

Donde

Dorretxeko Udal Erakusketa Aretoa

Cuando

Del 03/05/2024 al 23/05/2024

FERTXU: “AGHO” Sanfuentes (Abanto-Zierbena)"2012an “Casa Torre” Jauregian erakutsi nituen neure lanak. 18 pieza aurkeztu nituen, guztiak egurrezkoak. Ordutik hona hainbat erakusketetan parte hartu dut. Banakako hainbat erakusketa egin ditut: Ortuellako OKEn, Gallartako Erakusketa Aretoan, Basauriko Arizko Dorretxean, Bergarako Arostegi Erakusketa Aretoan eta Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean. Erakusketa kolektiboetan ere parte hartu dut: “Bigarrena” Barakaldon, Azken Muga Jaialdian, “Gaurko Euskal Eskultura” ibiltarian eta “Eskultura Topaketak 2022″an, Iruñeko Gotorlekuan. Egurra lantzen jarraitzen dut batez ere, baina burdinarekin esperimentatzeko beharra sentitu dut. Horregatik, bi materialetan egindako lanak aurkezten ditut oraingoan. Nire egurrezko piezak organikoak, geometrikoak eta egitura sinplekoak dira. Zuhaitz mota desberdinetako enborrak erabiltzen ditut, eraiste naturaletatik erreskatatuak edo mozketa kontrolatuetan eskuratuak. Burdinezko eskulturak indartsuak dira, sendoak, eta forma arkitektoniko eta geometrikoak dituzte. Daukaten itxura lortzeko oxidazio-mota ezberdinak ezarri dizkiet. Oraingoan, gainera, kolore-motiboak erabili ditut pieza batzutan. "

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento