"Naviland, el lugar donde viven los Reyes Magos"

"Naviland, el lugar donde viven los Reyes Magos"

Datos del evento

Organizado por

vitoria-gasteiz.org

Donde

Mendizorrotza Polikiroldegia

Cuando

30/12/2020

Haurrentzako musikala, erderaz, Mendizorrotzeko kiroldegian. Adin egokia: 2 - 99 urte. Sinopsia: Gure lagun Monyk Navilandera eramango gaitu bere ametsean. Bai, bere ametsean, Navilandera iristeko haurra izan behar delako, edo nagusia baina ilusio eta irudimen handiarekin. Ohean ametsetan iritsi eta bertan lurreratzen da Navilandeko Nazioarteko Oheportutik barrena. Baldintza bakarra dago: Naviland bisitatzeko ezinbestekoa da itzuleran bertan egon garela ez gogoratzea. Oheportua Navilandeko erdigune neuralgikoan dago, Errege Magoen Posta Bulegoan. Errege Magoak non bizi diren azaltzen duen musika-ikuskizun handia. SarrerakPrezioa: 5 euro. Aldez aurreko salmenta: Abenduaren 9tik aurrera 9etanSarrera eros daiteke astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, 945 16 16 18 telefonoan (telefonoaren bidez jasotzen diren datu pertsonalak entradium plataforman sartuko dira) eta interneten bidezSarrera erosi (12:00etako ekitaldia)Sarrera erosi (18:30etako ekitaldia)Aretora sartzeko jarraibideak- Pertsonako eta ikuskizuneko gehienez 5 sarrera eros daitezke.
- Haur bakoitzeko pertsona heldu bat, gehienez. Covid-19arengatik edukiera murriztu denez, eta ahalik eta haur gehienengana iristeko, gonbita egiten dugu, ahal den guztietan, heldu bakoitza haur batekin baino gehiagorekin joan dadin.
- Sarrera izenduna, zenbakitu gabea eta nahitaezkoa da, adina edozein dela ere. Eserlekua sarreraren unean esleituko da. Aulkiak ezin izango dira mugitu.
- Ikuskizuna hasi ondoren, ezingo da kiroldegira sartu.
- Ez da itzulketarik onartzen.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento