cineCCdonostia, Festival de Cine Social y Cultura Libre

cineCCdonostia, Festival de Cine Social y Cultura Libre

Datos del evento

Organizado por

zinea.eus

Donde

Koldo Mitxelena Kulturunea

Cuando

Del 05/11/2020 al 11/11/2020

Lizentzia libreko zinemaren jaialdi donostiarrak gai sozial eta kulturalei eskaintzen dien atala azaroaren 5ean, 9an, 10en eta 11n egingo dute  aurten Koldo Mitxelena Kulturunean. Osasun-neurriak tarteko, saioetara sartzeko aurretik izena ematea derrigorrezkoa izango da. Orotara hamar lan ikusteko aukera izango da, laburrak zein luzeak, eta landutako gaien inguruko mahai-inguruak eta tailer bat egingo dituzte. Osteguna, azaroak 5, Toni Lucasen Fam de Terra dokumental laburrarekin hasiko dute Donostiako CC Zinema Jaialdia. Pertsona ororen lehen zazpi urteetako bizitokiak bere izateko, begiratzeko eta bizitzeko moduan duen garrantziari buruzko lan librea da, eta jarraian Jacob Sucari eta J. M. Romeroren Akha, en la frontera emango dute, Tailandia iparraldean bizi den Akha etniako Ban Apha herriari buruzko narrazioa. Bigarren dokumental honen harira, halaber, azaroaren 23an Ritos personales en una cultura materialista y tecnificada izeneko tailerra eskainiko dute San Jeronimo kaleko Liburutegi Zentralean. Azaroaren 9an, astelehena, lau film labur proiektatuko dituzte Koldo Mitxelenako aretoan: emakume palestinarren zaurgarritasuna aztergai duen José Astuy Velascok zuzendutako En pie animazioa; 2019ko Saharako Maratoiaren bidez Tindouf kanpalekuko errefuxiatuen historia eta egoera islatzen dituen Unai Garcíaren Amaidan Salah: La maratón de un pueblo; EAEn beren negozioak martxan jarri dituzten bost emakumezko migratzaileren esperientziak jasotzen dituen Mugarik Gabeko Ekonomilariak ESF elkartearen Emprendimiento Migrante ESF lana; eta matxismoaren, heteroarauaren, transfobiaren, arrazakeriaren, kapazitismoaren eta gizenekiko fobiaren arrastoak jasan dituzten lau gorputzen jarraipena egiten duen Irene Navasucesen 4 cuerpos dokumentala. Asteartean, hilak 10, bestetik, Miguel Angel Blancak 2015ean aurkeztu zuen La extranjera filmaren txanda izango da. Dokumentala eta zientzia fikzioa uztartzen dituen ikus-entzunezkoak turisten etorrerak Bartzelona hirian eragindako kaosa du hizpide, eta ondorengo mahai-inguruan turismo jasangarria izango dute aztergai. Saioaren gidaritza Bizi Lagun Plataformako ordezkari eta Haizurren Zuzendari Nagusi Maider Zilbetik egingo du. Eta jaialdiaren atal sozial eta kulturalari amaiera emateko, hiru lanekin itxiko dute hilaren 11n, asteazkena, programazioa: Sevillako Triana auzoko bizilagunek bertako elkarbizitza hobetzeko sortu zuten irabazi asmorik gabeko Elige la Vida elkartearen ekimenez egindako bi film, Alegrías (o cómo hacer un documental sobre Triana) eta Elige la Vida, nadies; eta Antonio Girón eta Raquel Congostok iaz aurkeztu zuten Los cuidados proiektua, Madrilgo Vallecas auzora joandako Silvia sendagilearen egonaldia jarraituko duena. Emanaldien osteko mahai-inguruan, azkenik, komunitatearen osasuna izango dute aztergai, eta horretarako Itziar Cabieces Osalde elkarteko ordezkaria eta Carlos Canga EFEKEZE elkarteko kidea izango dira bertan. Emanaldi guztietarako sarrera doakoa izango da, baina pandemiaren eraginez ezarritako osasun-neurriak bermatzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik ala aretora sartzerakoan izena ematea. Ordutegiak eta filmen inguruko xehetasun gehiago ezagutzeko, sartu Donostiako CC Zinema Jaialdiaren orrian.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento