"Adarrak bistara", Damaris Panen erakusketa

"Adarrak bistara", Damaris Panen erakusketa

Datos del evento

Organizado por

BilbaoArte

Donde

BilbaoArte

Cuando

Del 01/06/2020 al 19/06/2020

2020ko ekainaren 1etik 19ra, 2019an egoiliarra izandako Damaris Pan artistaren «Cuernos a la vista / Adarrak bistara» erakusketaren ateak izango ditu zabalik BilbaoArtek. Sarrera doan edukiera bete arte (egunean indarrean dagoen araudiaren arabera mugatuta). Nahitaezkoa da maskara erabiltzea. Nola traizionatu dezake norbere buruak norbere buruaren legea, nork bere burua iraunarazteko duen ohituraren kontra? Ni-aren fikzioari egindako traizio boluntarioa. Ustez norbera den eta egia emantzat duen hori traizionatzea. Simulakro eraitsia. Norbera zori hutsez den hori modu aktiboagoan agerrarazten ahalegintzea.
Nola traizionatu Maitasun Ona?Norbere ofizioaren bilaketan, alibi kontzeptualen gainetik, pentsatzen dut nork bere buruari galdetzen diola ea zer ote den pertsona izatea, eta ea nola ote den norbera pertsona, eta, beraz, ea zer ote den artista izatea, eta ea nola ote den norbera artista.
Nire kasuan, galdera da ea nola eszenaratzen den pinturarekiko gatazka pinturaren bidez. Gaur eta orain, gatazka betean Izatearekin eta pintatutako gauzen izatearekin, eta Formarekin, Kolorearekin, Espazioarekin eta arau eta balio kulturalekin, garaikidea izateko eskakizunarekin eta gatazka Desioarekin. Begirada bakuna galtzen den momentutik, begiratu eta gatazka hori enkoadratzeko aukera besterik ez da gelditzen. Eta begirada inozo hura zer ote zen pentsatzea. Adarrak bistara, zeruertzean lurra deskubritzen duen ahots bat, ulertuz edertasuna beti berritzen dela baldintza berri baten aurrean, intentsitate arraro batean, agerpen etenean, eta ez espero den lekuan. Damaris Pan

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento