"Ez da kasualitatea"

"Ez da kasualitatea"

Datos del evento

Organizado por

kultura.errenteria.eus

Donde

Pontikako Frontoia

Cuando

08/08/2020

"Ez da kasualitatea" bertso saio musikatua da. Lau bertsolarirekin batera bi musikari aritu ohi dira (biolina eta gitarra). "Ez da kasualitatea"ko lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gehienetan gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa. GONBIDAPENAK- Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Gonbidapenak uztailaren 30ean jarriko dira eskuragarri.
- Non? ONLINE: https://bibe. me(Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte) Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)(agortu arte edo abuztuaren 6ko 12:00ak arte)
- ONLINE: https://bibe. me(Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte) Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)(agortu arte edo abuztuaren 6ko 12:00ak arte)
- ONLINE: https://bibe. me(Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte)
- Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)(agortu arte edo abuztuaren 6ko 12:00ak arte)
- Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.
- Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen. EKITALDIAN:- Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.
- Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.
- Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
- Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
- Aulkiak elkartzea: aulkiak 1,5 metrotako distantziarekin kokatuak egongo dira publikoarentzat. Hala ere, bizikidetza-unitate berekoak diren pertsonak elkarrekin eseri ahal izango dira. Kasu honetan ere, antolatzaileei adieraziko zaie eta haiek esan bezala mugituko dira aulkiak
- Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento