Josune Urrutia: "Breve diccionario enciclopédico ilustrado de MI cáncer"

Josune Urrutia: "Breve diccionario enciclopédico ilustrado de MI cáncer"

Datos del evento

Organizado por

azkunazentroa.eus

Donde

AZ Azkuna Zentroa

Cuando

Del 15/12/2020 al 01/03/2021

Josune Urrutia artistak txanda hartuko dio Pernan Goñiri, Fatxada. Diseinua, ilustrazioa eta komikiak proiektuan. Eraikinaren horma nagusian egingo duen esku-hartzean, “NIRE minbiziaren hiztegi entziklopediko ilustratu laburra” lanaren hiru hitzak proposatuko ditu, gaixotasunarekin duen prozesuaren testigantza autobiografikoa. «Minbiziarekin dudan esperientziari lotutako lan-ildoan, norberaren gaixotasuna irudikatzea edo berriz imajinatzea interesatzen zait», azaltzen du artistak. Keinu horrekin, «eremu publikoa okupatzen dut intimoari, etxekoariedo pribatuari lotuta egon ohi den imajinario batekin, eta, aldi berean, gaixotasunarekin izandako esperientzien bestelako narratibak eta irudikapenak errebindikatzen ditut, terapeutikotasunetik edo metafora belizistetatik urrun, zeinak garaileak/garaituak, heroi eta heroinak bezalako ideiak sartzen baitituzte gure komunitateetan, eta, horren ordez, proposatzen dut gaixotasunarekin bizitzeko prozesu zalantzazkoari eta jarraituari ekitea, eta modu kolektiboak irudikatzea elkar zaintzeko eta elkarrekin bizitzeko». JOSUNE URRUTIA. Artista, marrazkilari, ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honek interes berezia du marrazketa komunikaziorako eta sozializaziorako funtsezko baliabide gisa behar duten prozesuetan eta tresnetan: medikuntza grafikoa osasunmunduan, graphicrecording-a, mapa bisualak eta kaleko marrazketa kolektiboko prozesuak. Duela gutxi beka bat izan du Angoulêmeko (Frantzia) MaisondesAuteursen, emakumeei, arteari eta minbiziari buruz duen komikiproiektuarekin. Hauek dira haren argitalpenik esanguratsuenetako batzuk: Compendiocolectivosobrecáncer (2019), Brevediccionarioenciclopédicoilustrado de MI cáncer (2017) eta Asímeveo (2015).

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento