2024ko Gizazinea jaialdiaren barne. "Querido Trópico" (Ana Endara) proiekzioa eta solasaldia Marian Gerikabeitia eta Susana Moreno-rekin. Zinemakumeak Gara! elkartearekin elkarlanean. Lorategi tropikal batean denboraldi batean elkarrekin biziko diren bi bakardade elkartuko dira batetik, dementziaren ondorioz nortasuna galtzen ari den goi-klase sozialeko emakume batena; bestetik, haren zaintzailearena, bakarrik eta laguntzarik gabe egonik, sekretu izugarri batek mundutik bereizten duen etorkin batena, hain zuzen. Marian Gerikabeitia Silver Film Festival zinemaldiaren zuzendaria da, eta adinekoak entretenitu eta ikusaraztea du helburu. Marian zuzendaria, ikus-entzunezko errealizadorea eta kulturan espezializatutako kazetaria da. Aurkezle, gidoilari, errealizadore edo zuzendari gisa lan egin du Cadena SER, Radio Euskadi eta Onda Cero, Canal Bizkaia, Euskal Telebista, TVE, edo Tele Cinco kateetan. Susana Moreno Ezagutzaren Kudeaketako arduraduna da, eta zaintzaileentzako prestakuntza-programak diseinatzeaz arduratzen da, oro har, eta SSI Kooperatiba (Servicios Sociales Integrales, Gizarte Zerbitzu Integratuak) Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailarekin garatzen ari den Zainlab proiektuaren barruan. Susanak barnetegi-erregimeneko familia-zaintzaileei egokitutako metodologiak diseinatu ditu, eta horiek interes handia sortzen ari dira kolektibo horretan. Fitxa teknikoa:- Zuzendaria: Ana Endara
- Iraupena: 108 minutu
- Aktoreak: Paulina García, Jenny Navarrette, Juliette Roy, Syddia Ospina
- Herrialdea: Panama – Colombia
Gizazinea 2024: "Querido Trópico" (Ana Endara)
Datos del evento
Organizado por
caostica.com
Donde
Bilborock
Cuando
02/10/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.