Bes-Te-Bat!: Skakeitan

Bes-Te-Bat!: Skakeitan

Datos del evento

Organizado por

jimmyjazzgasteiz.com

Donde

Jimmy Jazz Aretoa

Cuando

12/12/2020

Bes-Te-Bat! zirkuituaren barruan. Skakeitan Euskal Herriko banda bat da, eta bere doinuen aniztasunarengatik nahiz zuzenekoetan helarazten duten indarrarengatik ezagunak dira. Nola galdu denbora (2019, Mauka musikagintza) du izena Skakeitanen laugarren lanak. Ohiko teknikari bihurtu den Haritz Harreguyrekin burutu dute grabaketa lana eta hori gutxi balitz, Londresera abiatu dira soinu berrien bilaketan, Eliot James (Bloc Party, Two Door Cinema Club, Kaiser Chiefs, Noah & The Whale…) ekoizlearekin Eastcote Studios mitikoetan diskoa nahasteko aukera izanik.

“Ezpainetan odola” kantua, ordea, Santos Berrocalek (Sidonie, Love Of Lesbian…) nahastu du Bartzelonako Blind Records estudioan. Oraingoan, ekoizpen lanetara Ruben Caballero ekoizlea batu zaio taldeari.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento