Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VI. Bilkura: "Tokiko Bildumak. GLAM erakundeek eta komunitateek tokiko memoria elkarrekin eraikitzen"

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VI. Bilkura: "Tokiko Bildumak. GLAM erakundeek eta komunitateek tokiko memoria elkarrekin eraikitzen"

Datos del evento

Organizado por

UEU

Donde

Markeskoa Jauregia

Cuando

16/07/2020

Jardunaldi hau antolatu da herrietako ezagutza bildu eta geroratzeko egitasmoek sortzen duten ondarearen inguruan esperientziak partekatzeko. Aniztasun handia dago, tokiko bilduma aberaste aldera, herri bilketa sustatzen duten eragileen artean. Herriko elkarteek, udalek, eta herri liburutegiek edo artxiboek sustatutako ekimenak izan ohi dira. Herri eragile hauek ondarearen tratamendu eta zaintzaren inguruan izandako esperientziak eta kezkak plazaratuko dira jardunaldiotan. Jardunaldi hau ALDEErekin elkarlanean antolatu da. Helburuak- Tokiko bildumen soslaia margotu; egitasmo nagusien egoera, lorpenak eta ohiko oztopoak.
- Tokiko memoria elkarlanean biltzeko egitasmoak ezagutarazi; eragileak, rolak eta komunikazioa.
- Tresnak eskaini ondarea elkarlanean bildu, tratatu, gorde eta hedatzeko. Metodologia
40’tako 5 hitzaldi aurkeztuko dira eta egitasmo desberdinen egoera azalduko da.
ALDEEk moderatutako mahai-inguru batekin bukatuko da jardunaldia. Nori zuzendua
Jardunaldi irekia da, tokiko memoriaren biltze eta gordetze egitasmoren batean murgilduta dagoen edozein pertsonarentzat, GLAM (Galeriak, Liburutegiak, Artxiboak eta Museoak) profesionalentzat bereziki.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento