Lekuz Leku 2024: "Bailaban las perolas", Laura López Muñoz & Pablo Pérez Alonso

Lekuz Leku 2024: "Bailaban las perolas", Laura López Muñoz & Pablo Pérez Alonso

Datos del evento

Organizado por

lekuzleku.com

Donde

Abandoibarra pasealekua

Cuando

28/06/2024

2024ko Lekuz Leku jaialdiaren barruan. Zer geratzen da etxe bat eraitsi ondoren? Nork ditu ate honetako giltzak? Zurekin dantzan egin dezaket zu ez bazaude? Nahiago nuke harri horiek festa berriro entzungo balute… Kendu aulkiak. Ez negarrik egin niri. Atera nazazu dantzatzera. Laura López Muñozek eta Pablo Pérez Alonsok bat egiten dute beren lurrarekiko, jendearekiko eta bizitzeko moduekiko maitasunetik eta mirespenetik sortutako proiektu honetan. Beren lanean, dantza garaikidea tradizioarekin eta folklorearekin uztartzen dute, eta arbasoek utzitako istorioak aztertzen dituzte. Bailaban las perolas (Lapikoek dantzatzen zuten) Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Azokan estreinatu zen, eta artisten arteko lehen lankidetza izan zen. Honi, Down Huesca Elkartearen Dantza Inklusiboaren proiektuak eta “Ara” bakarlanak jarraitu zioten.

Zaragozako Laura López Muñoz dantzan trebatu zen bere jaioterriko kontserbatorio profesionalean, eta, ondoren, Madrilgo María de Ávila goi mailakoan. Blanca Li, Antonio Ruz, Dana Sapir eta Daniel Abreu koreografoekin, besteak beste, lan egin du. ¿Huescako Pablo Pérez Alonso, Aragoiko Folklorean, Dantza Klasikoan eta, ondoren, Dantza Garaikidean trebatu zen Descalzinha Danzan (Madril). Carlos Saura, Miguel Ángel Berna, Ziya Azazi eta Richard Mascherin artisten sorkuntzetan, besteak beste, parte hartu du.

Fitxa teknikoa:

Iraupena: 20 min

Koreografia: Laura López Muñoz eta Pablo Pérez Alonso

Antzezleak: Laura López Muñoz eta Pablo Pérez Alonso

Jatorrizko musika: Ivan Carames eta Luis Orus

Hauen laguntzarekin: Alcala de Gurreako Udala, Zaragozako Udala eta Huescako Udal

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento