"Errautsak" (online)

"Errautsak" (online)

Datos del evento

Organizado por

Artedrama

Cuando

Del 16/03/2020 al 30/06/2020

Etxean ordu asko igaro behar ditugun egun hauetarako, Artedramaren YouTubeko profilean konpainiaren azken antzezlanetako batzuk daude ikusgai, osorik. ERRAUTSAKHodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtuko da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa. Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea. Konpaniak: Artedrama, Le Petit Theatre de Pain, Dejabu Panpin Laborategia. - Errautsak antzezlana, osorik
- Ikuskizunaren fitxa Kulturkliken

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento