La Macanita

La Macanita

Datos del evento

Organizado por

www.flamencoonfire.org

Donde

Udaletxeko balkoia

Cuando

28/08/2020

Flamenco On Fire 2020 jaialdiaren barruan. Tomasa Guerrero Carrasco, "La Macanita" (Jerez de la Frontera, 1968) txikitandik nabarmendu zen kantuan. La Paquera, Fernanda de Utrera, La Perla de Cádiz eta beste kantaora batzuen ahotsaren oinordeko eta jarraitzaile, bere lehen emanaldiak jaioterrian bertan egin zituen eta, gero, Madrilgo Los Canasteros eta Zambra tablaoetan. 1998an, Manolo Sanlúcarren Tauromagia grabazio historikoan parte hartu zuen eta, handik gutxira, A la luna nueva grabatu zuen, bere bakarkako lehen diskoa, alegia. Kritikari flamenkoen "Flamenco Hoy" saria bi aldiz eskuratua, 2016an emakume ijitoari egiten zaion aitortza jaso zuen, Secretariado Gitano Fundazioaren eskutik, eta 2017an, Jerezko Pasarela Flamencaren "Alma Flamenca" saria eman zitzaion. Azken diskoa zuzenean grabatua da Madrilgo Zirkulu Flamenkoan, eta Grammy Latino sarietako diskorik onenaren Flamenko 2017 kategorian izendatua egon zen.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento