Xabier Lizardi Saria 2024

Xabier Lizardi Saria 2024

Datos del evento

Organizado por

Ayuntamiento de Zarautz

Donde

Casa de Cultura de Zarautz (Sanz Enea)

Cuando

Del 01/04/2024 al 14/08/2024

Martxan da, dagoeneko, Xabier Lizardi Literatura Sariaren 43. edizioa. Sariak haur eta gaztetxoentzako literatura suspertzea du helburu, eta bi diziplinak urtez urte txandakatzen dira. Aurtengo edizioa haur literatura saria izango da, 7-12 urte arteko irakurleei zuzendutakoa. Lanak uztailaren 14a bitartean aurkeztu daitezke, bai posta bidez, baita posta elektronikoz ere, oinarrietan aipatzen diren baldintzen arabera, betiere. Lanak jatorriz euskaraz idatziak izan behar dute, originalak, argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak. Partaide bakoitzak lan bat baino gehiago aurkeztu dezake, eta irabazleak 5. 500 euro jasoko ditu. Iazko edizioa irabazlerik gabe uztea erabaki zuen epaimahaiak, aurkeztutako lanek sariketak urteetan izandako mailari eusteko beharrezko kalitaterik ez zutelako. Hori dela eta, ez da aurten ohiko sari-banaketa ekimenik egingo. - Xabier Lizardi Saria 2024: oinarriak (pdf)

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento