6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek egindako marrazki eta muralen erakusketa, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak antolatutako Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 20. ediziorako. Aurten, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak 75 urte jada beteta dituen honetan, gure ekitaldiaren 20. edizioa dugu. Zenbaki borobilak izanda, gai berezi bati heldu nahi izan diogu: 29. artikuluan aipatzen diren komunitatearekiko betebeharrak hain zuzen. Izan ere, gure eskubideak ez dira mugagabeak eta erantzukizun eta betebeharrak ere baditugu giza eskubideetaz gozatu ahal izateko. Hala adierazi dute 1300 lan baino gehiagoren bidez aurtengo partehartzaile izan diren 2000 pertsona baino gehiagok. Sari banaketa igandean, apirilaren 14an, egingo da Udaletxeko Udalbatza aretoan. Ordutegia (sarrera Okendo plazatik)
astelehenetik ostiralera: 17:00 – 20:00
larunbata eta igandea: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00
"Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 20. ekitaldia" erakusketa
Datos del evento
Organizado por
Donostia Kultura
Donde
Victoria Eugenia Antzokia
Cuando
Del 12/04/2024 al 19/04/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.