"Moko zorrotza"

"Moko zorrotza"

Datos del evento

Organizado por

azkoitia.eus

Donde

Baztartxo Udal Antzokia

Cuando

04/04/2020

Juan eta Laura. Laura eta Juan. Bizitza ulertu eta aurrera egiteko bi modu ezberdin. Guztiz kontrajarriak. Eta halere, elkar maite dute, nola ez. Institutuan ikaskide izan ziren, eta gaur egun, 30 urtetako krisi amaigabean murgilduta, ustegabean egin dute topo. Gau batez, garai haietako gogorapen eta ametsak gaurkotuko dituzte…Bereziki, bete ezin izan zirenak. Bien bitartean, ikuslearen hasierako algarak hausnarketa bilakatuko dira; Azkarregi hazi ote gara? Edo ez dugu garapenik izan? Helduen arropaz jantzitako umeak ote gara? Edo ume izaten tematuta dauden pertsona helduak? Ze demontre egin geure bizitzekin? Zer da bada bizitza: amets eta algarak, barre eta negarrak, hutsune eta begiratuak, maitasunaren gehiegikeriak eta ezinezko amodioak. Guzti hori da Moko zorrotza. Eta batez ere, laurogeiko garaitara itzulinguru sentikorra. Han egongo dira Patrick Swayze y Baby, inor baztertuta geratu ez dadin laguntzeko. - Egilea: Carles Alberola
- Zuzendaria: Mario Hernandez
- Itzulpena: Martin Agirre
- Aktoreak: Aitziber Garmendia, Jon Plazaola
- Musika: Alvaro G. Nieto
- Espazio Eszenikoa: Isis De Coura
- Eszenografiaren Egilea: Nardi Artesano
- Jantzien Diseinua & Argiztapena: Isis De Coura
- Argazkiak: La Ventana De Ruben
- Diseinu Grafikoa: David Sueiro
- Makillaje & Ile-Apainketa: Mar Aldudo
- Ekoizpena: Txalo & Pentacion
- Ekoizleak: Xabier Agirre, Jesus Cimarro
- Zuzendari Laguntzailea: Guillermo Rodriguez

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento