BBK Soinu Berriak 2020: finalerako hautatutako 6 taldeen lanen emanaldia (online)

BBK Soinu Berriak 2020: finalerako hautatutako 6 taldeen lanen emanaldia (online)

Datos del evento

Organizado por

BBK Prentsa

Cuando

Del 19/05/2020 al 23/05/2020

Bizkaiko ikusleek BBK Salaren sare sozialetan ikusi ahal izango dute, maiatzaren 19tik 23ra, Bizkaiko musika talde eta artista berrien Soinu Berriak lehiaketaren II edizioaren finalerako hautatutako 6 taldeen lana. Alarma egoerak eta haren ondorioz ikuskizunen inguruan ezarritako debekuak direla-eta, lehiaketaren formatua aldatu behar izan da, eta, BBK Salan egin ordez, aurkeztutako lanak -talde bakoitzeko 3 eta 5 artean- Internet bidez igorriko dira. Haien igorpenen ondoren, epaimahai profesional batek, maiatzaren 25ean (astelehena), bigarren edizioaren garailea emango du ezagutzera. Koronabirusak eragindako egoerak ez du BBKren ekimena bertan behera utzi. Musikaren munduan lehenengo urratsak ematen ari diren gazteei aukera bat emateko gogoz jarraitzen baitu BBKk. Aurten, lurraldeko artista eta talde berrientzat BBKren aipamen gorena bilatuko dute hurrengo sei taldeek: Gugebato, Nize, Mi Buenaventura, Jean Paolo y la Siempreviva, Instituto de Vandalismo Público, y DouleurDolor. Soinu Berriak Bizkaian erroldatutako edonorentzat edo lurraldean bizi den kide bat edo gehiago dituen musika taldeentzat dago irekia, beti ere diskoetxe batekin kontraturik ez badute. Genero guztiak onartu dira (Rock, Pop, Soul, R&B, Hip Hop, Trap, Elektronikoa, Surf, Garaje, Folk, Metal. . . ).

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento