"Astokillo Circus"

"Astokillo Circus"

Datos del evento

Organizado por

lekeitio.com

Donde

Lekeitioko Liburutegia

Cuando

23/06/2020

- Sarrerak aurretiaz hartu beharko dira: Ekainak 22, 11:00etatik 14:00etara kultur etxean eta ekainaren 23an, 15:00etatik 16:00etara eskolan.
- Sarrera mugatuak / Gehienez 4 sarrera emango dira pertsona bakoitzeko.
- Ikuskizunera etortzeko derrigorrezkoa izango da maskara ipinita ekartzea. Zambulonek, titiriteroa eta jaietako animatzailea denak, zirku-saio eta gagen artean bere produktu miragarria emango digu ezagutzera: Zambulon asteme-esnea. Rigolettok, kondairako asto arrantza egile eta postmoder- noak, “izan nahi duen modukoa izatea” lortu nahi duenak, Zambuloni iseka eginda eta bere txantxekin gogorarazi egiten digu animaliek ere sentimenduak dituztela eta, artean, baita askeak izateko asmoak ere. Madema Zorita, pista-buru ausartak, abestiak, pasadi- zoak, koreografiak, magia eta mentalismoa aurkeztuko dizkigu. Astokillo Circusek, bere askotariko sugestioekin, anaitasun eta gozamen emozioak biderkatzea lortzen du. Jai-optimismozko jarioa, “kale-zigortzailea”, etenik gabeko astinduan, asta-kirtenkeria. Entzun ezazue ferietako jendearen ahotsa: helduak eta umeak, emakume eta gizon agintari nagusiak. Sar zai- tezte, ikus ezazue eta egin barre, barreak bidea leuntzen duelako!- Egilea: Emilio Fdez. de Pinedo
- Antzezleak: Unai García Bengoetxea Urtzi Fernández de Pinedo Idoia Ayestarán Aristoi

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento