Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Polna Luna (Ilargi betea)"

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Polna Luna (Ilargi betea)"

Datos del evento

Organizado por

www.vitoria-gasteiz.org

Donde

Félix Petite Antzokia

Cuando

10/11/2024

Gasteizko 2024ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan. Hona Europa Sortzailea programako Sense (of) Sharing proiektuaren bigarren emaitza, Ljubljanako Txotxongiloen Antzerki Konpainiaren eskutik. Konpainiaren buruan bi artista handi, zentzurik zabalenean: Nebojša Pop-Tasic (artista polifazetiko, idazle, dramaturgo, poeta, musikari eta askoz gehiago) eta Sebastjan Staric (dantzari, koreografo eta zuzendaria). Hizkuntza eta adierazpen oso pertsonalak baliatzen dituzte, batez ere antzerki fisikoan oinarrituak.

Musika, kantua, dantza eta eszenografia- zein jantzi-diseinu koloretsuak erabiliz, artistek ametsen munduan oinarritutako logika ludiko bat sortzen dute: hartara, berez logela arrunt-arrunta dena, mirari onirikoz beteriko espazio bizi bihurtuko du Luna protagonista jostariak.

Objektuak biziak izan daitezke gure ametsetan, guk geuk ematen diegu horretarako baimena.

Ametsen mundu poetikora eramango gaituen musika emanaldi batean izango gara, eta ilargi beteak beti “lo” dauden lau kideko familia bati eragiten dizkion gau-eldarnio alaiak ikusiko ditugu. - Konpainia: Ljubljanako (Eslovenia) Txotxongiloen Antzerki Konpainia
- Egilea: Nebojsa Pop-Tasic

- Dramagintza: Nebojsa Pop-Tasic

- Zuzendaritza eta koreografia: Sebastjan Staric

- Eszenografia: Damir Leventic

- Musika: Polona Janezic

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento