"Francoren bilobari gutuna" (online)

"Francoren bilobari gutuna" (online)

Datos del evento

Organizado por

Artedrama

Cuando

Del 16/03/2020 al 30/06/2020

Etxean ordu asko igaro behar ditugun egun hauetarako, Artedramaren YouTubeko profilean konpainiaren azken antzezlanetako batzuk daude ikusgai, osorik. FRANCOREN BILOBARI GUTUNAIñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala. Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna. Badira urte batzuk Euskal Herriko hiru lurraldetako hiru antzerki talde elkartu zirela, Artedrama (Bizkaia), Le Petit Théâtre de Pain (Lapurdi) eta Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa) eta elkarrekin sortu zituzten Errautsak eta Hamlet antzezlanak. Batasun honek euskal teatroari hauspo berri bat ekarri nahi dio; euskarazko teatroari. Konpaniak: Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain, Dejabu Panpin Laborategia. - Francoren bilobari gutuna antzezlana, osorik
- Ikuskizunaren fitxa Kulturkliken

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento