"Ikastunen eskolak: Bizkaiko talentu harrobia XX. mendean"

"Ikastunen eskolak: Bizkaiko talentu harrobia XX. mendean"

Datos del evento

Donde

Itsasmuseum Bilbao - Euskal Itsas Museoa

Cuando

03/06/2024

Ekainaren 3an, Ikastunaren eta Lanbide Heziketaren Nazioarteko Eguna dela eta, Itsasmuseumek Bizkaiko lantegietako ikastunen eskolen omenezko jardunaldia ospatuko du. Iñaki Irasueguik -La Navaleko zuzendari nagusi ohiak eta ontziolako eskolako ikaslea izandakoak- moderatutako topaketa ireki honetan, protagonisten eskutik ikastunen-eskolak ezagutzeko aukera izango dugu. Jardunaldia mahai-inguru batekin hasiko da. Bertan zentro ezberdinetato ikasle ohiek prestakuntza-eredu horren berezitasunez hitz egingo dute non enpresek beraiek irakasten zieten etorkizuneko langileei haientzat burutuko zuten lanbidea; ikasketa-planez arituko dira sarbide-probetatik eguneroko gorabeheretara, burutzen zituzten zereginez eta instalazioez, irakasleez, harreman pertsonalez, diziplina arauez, profesional gisa izan zuten bilakaeraz, etab. Ondoren eztabaida irekia izango da, bertaratutakoei parte hartzeko, esperientzia pertsonalak kontatzeko edo haien ikuspuntua emateko aukera emango diena.

Bukatzerakoan edateko zerbait ekainiko da.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento