"El mejor equipo del mundo: Historias del Athletic Club por Tomas Ondarra y Carlos Ranero"

"El mejor equipo del mundo: Historias del Athletic Club por Tomas Ondarra y Carlos Ranero"

Datos del evento

Organizado por

Kultur Leioa

Donde

Kultur Leioa

Cuando

Del 03/02/2020 al 29/02/2020

108 ilustrazio, ‘El mejor equipo del mundo’ liburuan kontatzen diren historiak bezainbat. Tomás Ondarra (Bilbo, 1963) da marrazkilaria. Carlos Ranedo (Bilbo, 1978) da abentura horretan sartu zuena. Kafetegi batean sortutako klub baten historia da, eta Ingalaterratik iritsitako kamiseta batena. Eta hura babestea erabaki zuten ehunka jokalarirena. Irabazitako kopen eta galdutako finalen historia da. Eta elurpean jokatutako partida batena. Golak iragartzen zituzten usoena eta gola sartutako aldiro buruaren kontra botila bat hausten zuen jarraitzailearena. Tribuna bihurtutako futbolari baten historia da. Eta entrenatzailea izan zen jokalari batena. Eta itsasadarrean ibili zen gabarra batena. Athletic Cluben historia ezin zabalagoa da. Ehun urtetik gorako kondaira. Bakarra den eredu batena.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento