Maitasunaz eta heriotzaz, Iruñean

Maitasunaz eta heriotzaz, Iruñean
Gaur, azaroak 4, Iruñeko Kondestable Jauregian, eta 19:30etik aurrera, Unai Elorriagak eta Josu Aurrekoetxeak Odola Kantari: Euskal Kantagintzaren Tragepedia izeneko ikuskizun dibertigarria, dinamikoa eta erakargarria egingo dute.

Maitasunaz eta heriotzaz arituko dira biak. Uste denaren kontra, asko kantatu zaio heriotzari, nahiz eta maitasunari buruz gehiago idatzi den.
Ikuskizun honen bitartez, gerrari, hilketari, odolari asko kantatu zaiola erakutsiko dute bi sortzaileek.
Hitzaldi-musikatuaren formatuan, Unai Elorriaga idazlea eta Josu Aurrekoetxea musikaria hainbat testu aztertzen eta kantatzen ibiliko dira. Ikus-entzunezkoek lagunduko dute kantuen ñabardurak ikusarazten.

Unai Elorriaga (Algorta, 1973) zazpi eleberriren egilea da. 2002an Narratibako Sari Nazionalaren irabazlea izan zen. Horretaz gain, Kritika Sariaren irabazlea izan da bi aldiz.
Josu Aurrekoetxea (Algorta,1987). Musikari multiinstrumentista, hainbat proiektu eta sorkuntzatan ibilitakoa, tartean, Gibelurdinek musika taldea, Lurrak Zirku Konpainian, Gure Musikari Handiak Oreka Tx taldearekin, besteak beste.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento