Tripak kalera: antzerki tailer esperimentala

Tripak kalera: antzerki tailer esperimentala

Datos del evento

Organizado por

eztena.eus

Cuando

Del 10/09/2020 al 12/09/2020

Tripak konpainiako kideek, parte hartzaileak haien iruditegi berezira hurbiltzera gonbidatzen dituzte. Tailer honen helburua konpainiak azken urteetan garatutako hizkuntza propioaren zatitxo bat konpartitzea da. Absurdoa, dramatikoa, poetikoa, arraroa, egunerokoa edota barregarria dena uztartu eta landuko da jolas giroan, mugimendua, soinua, eszenografiaren elementuak edota jantziak libreki esperimentatzeko material plastiko gisa ulertuz. Freskotasuna eta sakontasuna sentiarazten dituen antzerkia proposatu nahi da, ideietatik baino, intentsitatetik bertatik transmititzeko ahalegina. 10 lagunentzako lekua egongo da

Ordutegia: irailak 10 (15. 00-18:00), irailak 11 (09:00-17:00), irailak 12 (09. 00-16:00).

Parte hartzea: Doakoa, baina leku mugatuak izango dira. Interesdunek emaila idatzi behar dute eztenajaialdia@gmail. com helbidera irailaren 3a baino lehen, izen-abizenak eta motibazio gutun labur batekin. Irailaren 7an jakinaraziko da parte hartzaileen zerrenda.

Biografiak

Tripak Marina Suarez, Natalia Suarez, Andrea Berbois, Berbois, Maite Mugerza eta Mayi Martiarenak osatzen dute. Baratza aretoko sorkuntza laborategian lan egin ondoren bereganatua zuten eskarmentu eta ikuspegiari jarraituz, Marina Suarez eta Mayi Martiarenak konpainia sortu zuten 2013an beren lanak eskaintzeko asmoarekin.

MAITE MUGERZA RONSE, Elgoibar 1988

Arte Ederretako ikasketak EHU-UPV eta Salvador de Bahiako Unibertsitatean (Brasil) burutu ditu. EHU/UPVko Irakaskuntzarako Masterra egina du. 2016an “Esku azpi begi/Ojo para mano” pinturako erakusketan hartu zuen parte. Gaur egun Bermeon bizi da eta bertan pintura irakasten eta lantzen jarraitzen du. 

MARINA SUAREZ ORTIZ DE ZARATE. Gasteiz, 1988

Arte Ederretan lizentziatua (EHU eta UAD, Cluj Napoca, Errumania) Master en Práctica Escénica y Cultura Visual (Artea, Reina Sofía. Madrid). 2012-an Arte eszenikoetara salto egin eta azken urteetan proiektu ezberdinen parte izan da, arte plastikoak eta eszenikoak bateratuz. Kolektiboki, Parasite, Metrokoadroka, Hara Nori, Marcelo Evelin eta beste hainbat artsta eta kolektiboekin lan egin du. Bakarka, eskultura eta gorputzaren arteko harremanak landu ditu. Bilboarteko artista erresidentea izan da 2019an. Bere azkenengo proiektua, Bortusai, Eusko jaurlaritzako Arte Plastiko eta Bisualen beka jaso du. 

NATALIA SUÁREZ ORTIZ DE ZÁRATE (Vitoria-Gasteiz, 1994)

Bilbon bizi eta bertan egiten du lan. Bere praktika pinturan oinarritzen da, baina arte eszenikoen mundua esploratzen du ere Tripak kolektiboko kide bezala. Arte Gradua ikasi zuen EHU eta Lisboako FBAUL-en. 2017an EHUko Pinturako Masterra egin zuen. 2018an Bizkaiako Diputazioko produkziorako beka jaso zuen, eta Donostiko TABAKALERA zentroko egonaldi artistikoen programan parte hartu zuen. 2019an AiR Sandnes egonaldi artistikoetarako programan parte hartu zuen Noruegan. Espazio ezberdinetan erakutsi izan du bere lana, aipagarriak dira AI, PUNA erakusketa indibiduala Rekalde Aretoan (Bilbo), DIME DAME erakusketa kolektiboa AIRE Galerian (Bilbao) eta XVI AMP “Markak”, Okela Sormen Lantegian (Bilbao), besteak beste. 

ANDREA BERBOIS LASPIUR Eibar 1988

Musika giroan hezia, 3 urterekin hasi zen bibolina jotzen Suzuki metodoan. Munduarekiko pasio eta eutsiezinezko jakinmin eta espresio propioaren beharrarekin Filosofian eta Bibolineko Interpretazioan lizentgziatu zen azkenik. Irakaskuntza masterra egin ondoren Donostin musika irakaskuntzan lan egiten du.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento