"34 Leiho Afganiarrak"

"34 Leiho Afganiarrak"

Datos del evento

Organizado por

xn--oati-gqa.eus

Donde

Jardín Lazarra

Cuando

03/07/2024

EREI elkartearekin lankidetzan antolatua. Kalean programaren barruanMusika, poesia, istorioak, argazkiak eta bideoak uztartzen ditu emanaldiak. Elena Yaqubee musikari eta aktibista afganiarra eta Fabio Joel Tunno musikari, antzezle eta kultura ikerlari italiarra dira emanaldia emango dutenak. Afganistanek dituen 34 probintzietan barrena bidaiatu, eta ahaztuta dagoen lurralde hartako kultura, tradizioa, musika eta istorio desberdinak deskubritzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

Musika, poesia, istorioak, argazkiak eta bideoak uztartzen dira emanaldian zehar, eta gerraz, biolentziaz, emakumeen eskubideez, errefuxiatuen errealitateaz, itxaropenez, ametsez. . . ariko dira. Afganistanen gertatzen ari denaren errealitate gordina erakutsi, biolentzia eta zapalkuntza kondenatu, eta, aldi berean, itxaropenaren hazia zabaltzea da emanaldiaren helburua, arteak mundua astintzeko eta berreraikitzeko duen ahalmenaz baliatuta.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento