Rafael de Utrera eta El Perla

Rafael de Utrera eta El Perla

Datos del evento

Organizado por

www.flamencoonfire.org

Donde

Kondestable Civivox-a

Cuando

28/08/2020

Flamenco On Fire 2020 jaialdiaren barruan. Rafael Userok (Utrera, 1973) bere jaiolekutik hartu du izen artistikoa eta hantxe ere hasi zen kantaore "El punto" aitaren tabernan. 21 urte zituela, dantzarako hasi zen kantuan; zehazki, Cristina Hoyos, Joaquín Cortes, Antonio Canales, Israel Galván, Farruquito, Eva "La Yerbabuena" eta beste artista batzuekin lanean. Era berean, haren kantua Tomatito, Gerardo Núñez, José Antonio Rodríguez, Vicente Amigo eta Paco de Lucíaren gitarren bidelaguna izan da. Azken horren munduko biretako batean parte hartu zuen, gainera. Flamenco on Firera ekarri duen ikuskizunean, "El Perla" gitarra-jotzaile sevillarra izanen du lagun. Gitarra-jotzaile hori hamaika kantaoreren zerbitzuan aritu da jotzen; besteak beste, Antonio Nuñez "Chocolate", Fernanda eta Bernarda de Utrera eta La Paquera de Jerez-koarekin. Era berean, Farruquitoren al Andalus ikuskizunean aritu da lankidetzan, bai eta Latente lanean ere, José Mayaren ondoan.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento