Second Canvas San Telmo Museoa: arteari zoom egiteko app-a

Second Canvas San Telmo Museoa: arteari zoom egiteko app-a

Datos del evento

Organizado por

santelmomuseoa.eus

Donde

San Telmo Museoa

Cuando

Del 13/03/2020 al 28/03/2020

COVID-19ren eraginez, Euskal Herriko museoek ateak itxi behar izan dituzte, tartean, San Telmo Museoak. Halere, Donostiako museo honek beste aukera bat eskaintzen die bisitari birtualei; izan ere, Second Canvas San Telmo Museoa izeneko aplikazioari esker, San Telmo Museoko arte bildumak era berritzailean deskubritzeko aukera dago. Haren bitartez, artelanen detaileak bereizmen oso handiz aztertu ahal izango dira eta bisitatzen diren obrak hobeto ezagutu eta interpretatu. Artelanak Bilduma Historikoa eta Modernitatearen hasiera aretoan daude ikusgai eta, ibilbide baten bitartez, azken sei mendeetako pinturaren bilakaera erakusten dute, bi gairen inguruan: erretratua eta paisaia. Tresna ezin hobea da konpainian artea deskubritu eta disfrutatzeko, eta euskarri didaktiko oso praktikoa da ere irakaskuntzako profesionalentzat. Aplikazioa zure mugikorrera edo tabletara- Google Play-en eskuragarri
- App Store-n eskuragarri

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento