"Jojo"

"Jojo"

Datos del evento

Organizado por

arrigorriaga.eus

Donde

Lonbo Aretoa

Cuando

14/02/2021

JOJO orangutanaren istorioak gogoeta eginarazi nahi digu ekosistemaren ahuleziaz eta gizakiak eragindako kalteen ondoriozko oreka larriaz.

JOJO konpainiaren bigarren ikuskizuna da, begientzako poesiaren proposamen eszeniko ederra, testurik gabekoa. Bertan abentura sinesgaitza kontatzen zaigu, horretarako baliabideak hondarra, Ytuquepintas konpainiaren ohiko teknika, eta txotxongiloak direla.

Musika berariaz egina da ikuskizun honetarako eta, bertan interpretatuta, ederki osatzen du JOJOren aurkezpena, oso erakargarria era guztietako publikoentzat.

JOJO izena aukeratu du konpainiak, gatibu zegoen eta aske geratu zen lehenbiziko orangutanaren omenez. Gertaera hura izan zen International Animal Rescue proiektuaren hasiera. Gobernuz kanpoko erakunde horrek gatibu bizi diren animaliak beren sufrikariotik salbatu, berriz bizitzeko gaitu eta, ahal den guztietan, berezkoa duten bizilekura itzultzeko lanean aritzen da.

- EGILEA, ZUZENDARITZA Borja González
- MUSIKA Roc Sala Col
- ESZENOGRAFIA Alberto Munilla
- JANTZIAK Cía. Borja Ytuquepintas
- ANTZEZLEAK Borja González Martínez, Alberto Munilla Pardal, Roc Sala Coll

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento