(ON LINE) "Artista bisualak: sorkuntzak eta harremanak artikulatu eta indartu"

(ON LINE)  "Artista bisualak: sorkuntzak eta harremanak artikulatu eta indartu"

Datos del evento

Organizado por

Kbulegoa

Cuando

15/12/2020

Abenduan, kultur sektorearen parte diren arlo desberdinen saretze eta artikulazio lanari ekiteko asmoarekin, K bulegotik "Artista bisualak: sorkuntzak eta harremanak artikulatu eta indartu" saio irekia eskainiko dugu. Ikusizko arteen saretzea edo beste arloekin saretuz lortu daitezkeen lanerako baldintza eta indarren inguruko solasaldia izango da. Elkarrizketa ireki bat proposatzen dizuegu. Guk gaia jarriko dugu eta parte-hartzaileek kezkak eta beharrak adierazi ahal izango dituzue. Saioan zehar, elkarrekin, lagungarriak izan daitezkeen ideiak landuko ditugu. Erraztatzailea K bulegoko Ixiar Garcia izango da. Deialdi hau K bulegoak datozen hilabeteetan eskainiko dituen Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako lagungarriak izan daitezkeen ikaskuntza esperientzien barne dago. Hilabetero saio monografikoak egingo dira eta hiru hilabetean behin formazio saio bat. Ikaskuntza esperientzia hauen helburua sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketaren inguruko ezagutzak partekatzea eta Gipuzkoako eragileen arteko elkar ezagutza sustatzea da. Urtarrilean, kultur proiektuen komunikazioaren inguruko saioa egingo dugu. Komunikazioak harreman-moduak sortzen ditu eta harremanek proiektuen garapenean garrantzi haundia daukate. Zuen lana ezagutzera ematearen garrantzia eta zuen asmo eta desioak entzun eta erantzuteko gaitasunen inguruan ariko gara solasean. Otsailan berriz, fiskalitateak sortzen dizkigun arazoei erantzun sendoak ematen laguntzeko formakuntza saio bat eskaini nahi dugu.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento