Belako: Autotour 2020

Belako: Autotour 2020

Datos del evento

Organizado por

Belako

Donde

Getxoko autozinema. Estarada Ibarrangoa 2,

Cuando

27/06/2020

Belakok bira bat egingo du autozineetatik eta, ekainaren 27an, Getxon arituko dira. Belako, Josu Ximun Billelabeitia, Lore Nekane Billelabeitia, Lander Zalakain eta Cristina Lizarraga dira. Mungiako talde honek goreneko mailaraino igo du azken sei urteotan, gurean eta mundu osoan gelditu barik musika jotzen. Iberiako jaialdi handienetan (Primavera Sound, BBK Live, FIB Benicassim, Low Festival, Dcode, Madcool, Jazzaldia …) jo dute. Bizitasun handia, doinu hipnotikoak, riff handiak, baxu-erritmo sinestezinak, danbor ozen-ozenak…Ikuskizun bakoitza iluntasunetik argirantz abiatzen da, 1980ko hamarkadatik XXI. mendera arte, ahots gozoetatik oihuka hasteraino, lasaitasunetik izerditan amaitzeraino… postpunk doinuetatik musika elektronikoraino…

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento