Arte Ederren Bilboko Museoaren uda ikastaroa 2024: "La trama del arte (moderno). El museo y sus contextos"

Arte Ederren Bilboko Museoaren uda ikastaroa 2024: "La trama del arte (moderno). El museo y sus contextos"

Datos del evento

Organizado por

bilbaomuseoa.eus

Donde

Iberdrola dorreko auditoriuma (Euskadi plaza, 5)

Cuando

Del 26/06/2024 al 28/06/2024

Museo bakoitza ingurune sozial eta kultural jakin batetik abiatuta eraikitzen da, eta bere hiriarekiko, bere herrialdearekiko eta, batez ere, bere komunitate artistikoarekiko sinbiosian eboluzionatzen du. Bertan, identitate bereziak eta asmo kosmopolitak elkartzen dira, iraganaren berrikuspenari eta modernotasunaren indarrari aldi berean erreparatzen dion arte-bilbe batean. Arte Modernoko Bilboko Museoa 1924an sortu zen, eta, haren mendeurrenarekin bat eginez, Gondra Barandiarán Fundazioaren babesari esker museoak sustatutako udako ikastaroaren laugarren edizioa erakundeak bere testuinguruarekin –kasu honetan, euskal artearekin– duen lotura horri buruzkoa izango da, XX. mendearen hasieran “eskola” moderno hori eraiki zenetik –modernoa, ikuspuntu kritiko eta historiografikotik– gaur egungo artearen egitura dinamikoan duen esanahia ulertu arte. Juan de la Encina kritikariak 1919an argitaratutako La trama del arte vasco (Euskal artearen bilbea) monografia ospetsuaren izenburua erabiliz, ikastaroak esparru espezifikotik harago joko du, eta eszenatoki eta testuinguru berezien interpretazioan lan egiten duten Espainiako eta nazioarteko beste museo batzuen adibideak ekarriko ditu. Noiz2024ko ekainaren 26tik 28ra. NonAurrez aurre: Torre Iberdrola auditorioa (Euskadi plaza, 5. Bilbo).
Streaming: Ekainaren 24an, astelehena, modalitate honetan izena eman duten ikasleei dagozkien estekak bidaliko zaizkie, ikastaroaren garapena zuzenean jarraitzeko. - Informazio gehiago (egitaraua, hizlariak, prezioa, matrikulazioa)

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento