Arte Hartze Zikloa 2024: "Erritualak Espazioan"

Arte Hartze Zikloa 2024: "Erritualak Espazioan"

Datos del evento

Organizado por

kulturfaktoria.eus

Donde

Aiaraldea Ekintzen Faktoria

Cuando

27/10/2024

2024ko Arte Hartze Zikloaren egitarauaren barruan. 'Site specific' erresidentziaren saio irekia: ahotsa, soinua eta argiaren esperimentazioa fatkoria espazioan. Shua performance kolektiboa [Detroit]: Laura Quattrocchi, Joshua Bisset eta Stéphane GarinEuren obren bidez gorputz eta ahotsen enpatia, identitate aniztasuna zein gorputzarekiko, publikoarekiko eta ingurunearekiko interakzioa bilatzen dute; baita beraien eraldaketa ere. Era berean, espazioaren eta interakzioaren mugak hausten saiatzen dira. Euren hitzetan, ikaskuntza prozesuak ondorengo sortzaile eta guneetan eskuratu zituzten: Daniel Lepkoofekin NYCn, Elaine Summersekin Kinetic Awarenessen, Carl Andersonekin Skinner Releasingen, Barbara Mahlerrekin Klein teknikan eta Feldenkrise Metodoaren prestakuntza jarraia. Finean, euren proiektuek antzoki, arkitektura, landa eremu eta komunitateekin dute interakzioa, esperimentazio eta kultur mugimenduaren bidez. Komunitatearekin zein Aiaraldeko sortzaileekin tailerrak egingo dituzte, beraien egonadlian zehar.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento