"Bart, non ote nintzen ni?"

"Bart, non ote nintzen ni?"

Datos del evento

Donde

Kultur Leioa

Cuando

29/12/2020

Txirri, Mirri eta Txiribiton euskal artzerkigintza eta pailazokerien ondare bizia dira. Orain 47 urte hasi ziren eta beraien aldrebeskeriak eta abesti famatuak ("Zapi zuria", "Altza Felipe", "Zirt-zart". . . ) belaunaldiz-belaunaldi entzun dira Euskal Herriko etxeetan, telebistetan, kaleetan eta antzokietan. Euskara txikienetan sustatzen hasitako proiektua, familia osoak ikasi, gogoratu eta konpartitzeko altxor kultural bihurtu da. Txirri, Mirri eta Txiribiton lehengo lepotik dabiltza, Euskal Herriko txoko guztietan muturra sartuz. 1988an kaleratutako "Bart, non ote nintzen ni?" abestia abiapuntu, Euskal Herrian zehar ospatzen diren jai eta tradizioen alde politak zein astakeriak (lapurretak, jipoiak, txapelketa eroak) plazaratzen ditu. Danborrada, Zeledon, Marijaia, San Fermin eta Maskarada dira, besteak beste, protagonistak.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento