Karmele Jaioren "La casa del padre" liburuaren aurkezpena

Karmele Jaioren "La casa del padre" liburuaren aurkezpena

Datos del evento

Organizado por

bilbao.eus/

Donde

Bidebarrieta Kulturgunea

Cuando

13/02/2020

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, La casa del padre (Destino argitaletxea), Karmele Jaioren, azken liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du ostegunean, otsailaren 13an. Idazlea euskal literaturaren ahots garrantzitsuenetakoa da. Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte, eta streaming-ez jarraitu ahal izango da www. kulturguneatb. eus webgunearen bitartez. Karmele Jaioren La casa del padre eleberriak maskulinotasuna eraiki eta transmititzeko moduei eta generoak emakumeen eta gizonen bizitzan duen eragin handiari buruz hitz egiten digu. Eleberri sakona eta ondo egituratua da, eta beharrezkoa den gogoeta egitera gonbidatzen ditu gizonak nahiz emakumeak, maskulinotasunaren eraikuntza sozial eta kulturalaz ari baita. Guztiok heredatzen ditugun eta nolakoak izan nahi dugun aukeratzeko askatasuna mugatzen duten genero-rol zurrunei buruz ere hitz egiten du. Liburuak agerian uzten du genero-indarkeriak ez duela kolperik behar inposatzeko, gurekin modu sotilean bizi daitekeela, gure sukaldeko baldosen edo jangelako parketaren azpian lurpeko ibai bat balitz bezala ibiliz eta gure bizitza baldintzatuz. Aurkezpen ekitaldi honetan, Karmele Jaiok Goizalde Landabasorekin hitz egingo du. Goizalde Landabaso Euskadi Irratiko eta Bizkaia Irratiko kazetaria da, eta, besteak beste, “1362km euri” edo “Memoriaren mutazioa = Donde sólo hay mar” liburuak idatzi ditu. BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegian dagoen gunea da, eta bere helburu nagusia liburua eta literatura sustatzea da.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento