FOKUAN - EN EL FOCO 2024

FOKUAN - EN EL FOCO 2024

Datos del evento

Organizado por

vitoria-gasteiz.org

Cuando

Del 28/05/2024 al 20/06/2024

Giza Eskubideak: Utopia eskuraezin, edo jarraitu beharreko itsasargi?Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak 75 urte betetzearen aitzakian, giza eskubideek gaur egun bizi duten egoeran sakondu nahi dugu “Fokuan” ekimenaren aurtengo edizioan. Bereziki, mundu zabalean giza eskubideen eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketak aztertu nahi ditugu, bai eta nazioarteko komunitateak eta nazioarteko gizarte zibilak gaur egun eta aurrerantzean izango duten zeregina ere. Antso Jakitunaren kaleko pergolan Pablo Tosco Eskubide Kontua argazkilariaren erakusketa izango da ikusgai, maiatzaren 28tik ekainaren 20ra bitartean. Egileak bisita gidatua eskainiko du inaugurazio-egunean, ekainaren 4an. Europa Jauregian hitzaldiak eta mahai-ingurua izango dira ekainaren 4, 5 eta 6an: Kristian Herbolzheimer-en eta Patricia Simónen hitzaldiak, batetik, eta Juan José Álvarez, Itziar Ruiz-Giménez eta Patricia Simón bilduko dituen mahai-ingurua. Jardunaldietan parte hartzea doakoa da. Edukiera mugatuko jardueretan sarrera librea izango da, lekuak bete arte. Antolatzailea: Gasteizko Udaleko Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua. - Fokuan 2024 liburuxka (pdf)EGITARAUA:Maiatzaren 28tik - ekainaren 20ra- Argazki erakusketa: Eskubide Kontua | 10:00, Antso Jakitunaren kaleko pergolaEkainak 4, asteartea- Erakusketaren bisita gidatua: Eskubide Kontua | 12:00-13:00, Antso Jakitunaren kaleko pergola- Hitzaldia: Bakea utopia ote da? | 19:00, Europa Biltzar-jauregiaEkainak 5, asteazkena- Mahai ingurua: Giza Eskubideen egungo egoera munduan | 19:00, Europa Biltzar-jauregiaEkainak 6, osteguna- Hitzaldia: Nazioarteko Kazetaritza eta Giza Eskubideak: Ukraina, Sahel eta Gaza | 19:00, Europa Biltzar-jauregia

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento