"Erradikalak gara"

"Erradikalak gara"

Datos del evento

Organizado por

Bertsozale

Donde

Hori Bai Gaztetxea

Cuando

15/11/2020

Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz. "Neska gazte promesa" etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio. FITXA TEKNIKOA- Partaideak: Ane Labaka (bertsolaria), Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria)
- Nori zuzendua: Helduei
- Iraupena: 70 minutuAntolatzailea: Zutunik! Larrabetzuko Talde Feminista. Kultur bitartekaria: Lanku

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento