"Euskal kultur sorkuntza kultur kritika feministaren begiradapean"

"Euskal kultur sorkuntza kultur kritika feministaren begiradapean"

Datos del evento

Organizado por

Udako Euskal Unibertsitatea - UEU -

Donde

Markeskoa Jauregia.

Cuando

28/03/2020

Matrikulatu


- Data: 2020(e)ko martxoaren 28a
- Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
- Nola heldu: http://www. tagzania. com/pt/markeskua-jauregia-eibar-1/
- Ordutegia: larunbata. 9:00-19:00

- Izaera: Presentziala
- Ordu kopurua: 10. 00 ordu
- Matrikula-prezioak: Orokorra: 50,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 45,00 €. Bazkideak: 37,50 €
- Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko urtarrilaren 13a
- Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko otsailaren 28aJakina da, oro har, euskal kulturara gerturatzeko bide akademikoek ez dutela orain gutxi arte kritika feministaren bidea jorratu, eta aurreko jardunaldietan (Genero Ikerketen edota Literatur Kritika Feministako jardunaldietan) sortutako eztabaidetan eta gogoetetan sakontzeko asmoz antolatu dira jardunaldi hauek.

Ikastaro honen helburua euskal kultur sorkuntzara kultur kritika feministaren bidez gerturatzea da, eta horretarako adituek zenbait gako eskainiko dituzte. Euskal kultur sorkuntza garaikidean abian jarritako proiektu berritzaileak izango dira hizpide, baina baita historiografian ahazturik geratu diren emakumezko sortzaileen lanak ere. Amaieran, kultur kudeaketan gertatzen diren genero-logikez ohartzeko hainbat esperientziaren kontaketa izango dugu mahai-inguruan. Helburuak

- Euskal literaturaren historiografiako hutsune batzuk betetzea: antzerkia eta zientzia-fikzioa.
- Emakumeen euskal sorkuntza ikusgarri egitea.
- Sorkuntza artistikoa kritika feministaren bidez interpretatzea.
- Kultur kudeaketan sortzen diren genero-logikak ezagutzea. Edukiak

- Euskal literaturaren historian ahaztutako emakumezko idazleak eta haien obren pasarteen ezagutza.
- Komiki-sortzaile diren emakumeengana gerturatu eta haien lanak feminismotik irakurtzeko gakoak.
- Euskal sorkuntza artistikoan dauden proiektu berrien lehen eskuko ezagutza.
- Kultur kudeaketan sortzen diren genero-gatazkak eta genero-logikak. EGITARAUA:

9:00-9:15: Ongi etorria.

9:15-9:30: Sarrera-hitzak: Kultur kritika feministaren erronkak. Amaia Serrano /Iratxe Retolaza

9:30-11:00: Kulturaren historiografia: berrikusketa feministak. Katalina Eleizegiren antzerkigintza eta Mayi Peloten zientzia-fikziozko narrazioak. Amaia Alvarez-Uria (UPV/EHU)

11:00-11:30: Kafe etena.

11:30-13:00: Sorkuntza artistikoa eta begirada feministak. Mapa ez da paisaia. Ixiar Rozas (idazlea)

13:00-14:15: Kultur begiradak: interpretazio feministak (I). Komikiaren irakurketa feministak. Josune Muñoz (Skolastika)

14:15-15:45: Bazkaria.

15:45-17:00: Kultur begiradak: interpretazio feministak (II). Euskal literatura garaikideko protagonisten gorputzak: bilakaera bat. Iratxe Esparza (UPV/EHU)

17:00-18:30:  Kultur kudeaketari buruzko mahai-ingurua. Genero-erosotasunak eta genero-deserosotasunak.

- Agurtzane Intxaurraga (Hika Teatroa)
- Katti Pochelu (Gastibeltza Filmak)
- Vanesa Fernández (Zinebi) Metodologia

Adituen hitzaldiak izateaz gain, hizlariek ekarritako obra batzuetako pasarteen irakurketa kolektiboa egingo da.

Jardunaldia amaitzeko, mahai-inguruko partaideek kultur kudeaketan izandako esperientzia partekatuko dute. Nori zuzendua

Euskal kultur sorkuntzan eta ikerketa feministan interesa duen orori zuzendua da: ikerlari, irakasle, sortzaile, literaturazale, kulturazale eta kudeatzaile guztiei. Matrikulaziorako argibideak

- Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
- Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
- Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu. eus, (Mari Karmen).
- Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
- Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
- Diru-laguntzen informazioa.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento