Bilboko Udal Txistulari Banda: "Kantaldia"
Datos del evento
Organizado por
bilbao.eus
Donde
Euskalduna Jauregia
Cuando
22/01/2025
Bilboko Udal Txistulari Bandaren 2024-2025ko denboraldiak Tradizio koloretan du izena, eta urriaren 7tik 2025eko apirilaren2ra bitartean izango da. Bilboko taldeak berrikuntza erakargarriekin ekiten dio aurtengo denboraldiari eta ikuskizunetara den publikoak erritmo eta melodia tradizionalen eta berrikuntza eta beste musika genero eta estilo batzuen konbinazioaz gozatuko du, baita beste diziplina artistiko batzuekin ere. Gorka Zabaleta buru duen taldeak kolaborazio sare zabal eta heterogeneoa izango du bere emanaldietan. Batzuk ohikoak bihurtu dira eta publikoak espero eta asko baloratzen ditu; beste batzuek, berriz, harritzea eta denboraldiari kolore berri bat ematea dute helburu. Bandak 2025 Euskalduna Jauregian emango dio ongietorria urte berriari, urtarrilaren 22an, "KANTALDIA" ikuskizunarekin. Bilboko Udal txistulariak, Iñar Sastre piano jotzaileak eta Gorka Eskauriaza baxu jotzaileak lagunduta, Onintze abeslari, konpositore eta guitarra jotzaile bilbotarrarekin batera izango dira agertokian. Kontzertua aukera paregabea izango da entzuleek beraiekin batera abesteko eta euskal musikaren errepertorioaz gozatzeko. Pasa den urtean benetan arrakastatsua suertatu zen. Beste behin, emozioz eta publikoarekiko konexioz beteriko gaualdia antzematen da. Gorka Zabaleta, Idoia Kareaga, Sabin Bikandi, Asier García eta Peio Irigoien musikariek osatzen duten egungo Bilboko Udal Txistulari Banda, Gorka Zabaletaren zuzendaritzapean, hasieratik nabarmendu da emanaldien kalitateagatik eta aniztasunagatik.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.