"Marierrauskin"

"Marierrauskin"

Datos del evento

Organizado por

ermua.es

Donde

Ermua Antzokia

Cuando

26/12/2020

Norak urteurren eguna ospatzeko sekulako festa antolatu du. Nora eta bere lagunak primeran pasatzen ari dira festara Lys iritsi arte; gelako liderra eta neskato harroputza. Lysek festako dena gaitzetsiko du: jana eta edana, dekorazioa eta Norak jasotako opari guztiak, zapata berriak bereziki. Inbidia baitu, berak ere halako zapatak nahi lituzkeelako izan. Norak opari bezala jaso dituen zapatak ipuinera salto egiteko bideetako bat izango dira, zapata horiek magikoak baitira. Gauza berdina gertatuko da jolasean aritzeko erabiliko duten erratzarekin, Marri Errauskinen erratza bihurtuko baita. Norak urtebetetze tartaren kandelak itzaltzean eskatutako desioa egia bihurtu da. FITXA TEKNIKOA:- Egilea: Galder Perez
- Zuzendaritza: Maitane Zalduegi
- Antzezleak: Itxaso Quintana, Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Ugaitz Alegria / Iñaki Maruri
- Egokitzapena: Galder Perez
- Koreografia: Maitane Zalduegi
- Jantzi diseinua: Maite del Olmo
- Ekoizpena: Mari Cruz Melgosa, Toño Pinto
- Eszenografia errealizazioa: Jon Perez, Amaia Oleagoitia
- Argi eta soinu teknikaria: Starlan - Txerran Azaola

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento