Noa: "Letters to Bach"

Noa: "Letters to Bach"

Datos del evento

Organizado por

teatroarriaga.eus

Donde

Arriaga Antzokia

Cuando

01/04/2020

Arriaga Antzokiak berriz ere Noa artista internazionalaren bisita izango du, «Letters To Bach» izeneko proiektu berezia aurkezteko datorrena. Abeslariak letra jarri die, ingelesez zein hebreeraz, Johann Sebastian Bach ospetsuaren 12 konposiziori lan berri honetan. Hauei bere ahotsak ematen dien kolore ederrak polifonia bikainarekin bat egiten du. Aspalditik Noaren kolaboratzaile zintzoa den Gil Dorrek proiektu honetan zenbait gitarra moldaketa egin ditu, honekin hizkuntza, genero eta erlijio hesiak hautsi nahirik eta bikaintasun musikal, begirune eta poztasun zubia eraikitzeko asmoz, J. S. Bachen itzalpean. - Ahotsa eta perkusioa: Noa
- Gitarra eta ahotsa: Gil Dor
- Perkusioa eta ahotsa: Gadi seri
- Baxua: Or Lubianiker

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento