Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran: "Arineketan"

Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran: "Arineketan"

Datos del evento

Organizado por

zestoa.eus

Donde

Plaza

Cuando

19/09/2020

Arineketan Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran musikarien proiektu bateratua da. Duela 200 urte jasotako euskal doinu eta erritmoak oinarri hartu eta gauregunera ekarri dituzte. Umorez, tradizioa eraberritzeko asmotan, sorkuntza propioak gehituz. "Dantza" izanik abiapuntu, Haatik dantza konpainiako lagunak izango dira ikuskizunaren gidari eta musikari taldea osatuz Ainara Ortega abeslaria, Xabier Zeberio biolinjolea eta Agate Amilibia txelo-jotzailea. Argitaratu berri den diskoaren lehen aurkezpena izango da. Betiko dantza eta kantak itxuraldaturik. "Dantza dezagun ba, dantza"-----Oharrak:- Gunearen edukiera 200 lagunera murriztu dugu.
- Segurtasun-distantziak bermatuko ditugu. Uneoro mantendu distantzia egokia.
- Maskarak erabiltzea guztiz derrigorrezkoa izango da, eta ikuskizuna dirauen bitartean ezingo dira kendu.
- Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da sarreran.
- Ikuskizunaren aurreko egunetan, begiratu danbolin. eus edo zestoa,eus, aldaketaren bat egongo balitz jakinaren gainean egoteko.
- Garaiz etorri. Segurtasun-protokoloa dela-eta jendea kokatzen joateko denbora gehiago behar da.
- Gunera sartu-irtenak pixkanaka eta ordenan egin.
- Ikuskizunak irauten duen denboran ez mugitu eserlekutik oso premiazkoa ez bada.
- Seinaleak eta langileen argibideak errespetatu. Ekitaldietara sartzeko ezinbestekoa da aurrez izena eta telefonoa ematea:
Zestoako Turismo Bulegoa. Ekainberri. Portale kalea.  
943 868 811

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento