Sanjosetako Trikiti Jaialdia 2020

Sanjosetako Trikiti Jaialdia 2020

Datos del evento

Organizado por

EHTE

Donde

Soreasu Antzokia

Cuando

28/11/2020

Martxoaren 21ean bertan behera utzi behar izan genuen Sanjosetako XXX. Trikiti Jaialdia ospatzera goaz zailtasunak zailtasun. Azpeitiko Soreasu antzokian eskainiko dugu, AZAROAREN 28an, bi txandatan banatuta: 16:00etan eta 19:00etan. Partaideak:- Unai Dorronsoro, Martin eta Motriku
- Roberto Etxebarria, Kepa Arrizabalaga eta Miren Etxebarria
- Gozategi anai-arrebak
- Azkoitiko Txalkor eta Azpeitiko Antxieta Txistulari taldeak
- Estanga anai-arrebak
- Astiasaran osaba-ilobak eta Aitor Aiastui
- SorpresaSARRERAK :2020ko martxoaren 21eko emanaldirako sarrerak erosiak edo erreserbatuak badituzu jarri harremanetan 943832828 telefonoan (goizez) edo trikitixa@trikitixa. eus helbidean sarrera onartzeko edo baztertzeko. Sarrera berrerabili nahi bada 16:00tako edo 19:00tako emanaldia aukeratu behar da (sarrera mugatua txanda bakoitzean edukieraren %40 bete arte). Aurrez ordutegia aukeratu gabeko sarrerak EZ DIRA ONARTUAK IZANGO. Martxoko sarrera bueltatu nahi izatera dirua itzuliko da. Itzulitako sarrerak berriz salgai jarriko dira. Erreserbak egunean bertan 15:00etatik 15:30etara jaso beharko dira leihatilan lehen txandakoentzat eta 18:00etatik 18:30etara bigarren txandakoentzat. Txanda bakoitzean 15:30 baino lehen edo 18:30 baino lehen jasotzen ez diren sarrerak salgai jarriko dira. GOGORATU:Urriaren 26ko 36/2020 dekretuaren arabera, Azpeitiaren mugakide diren herrietan bizitokia dutenak soilik bertara daitezke jaialdi honetara. Derrigorrezkoa da musukoa uneoro jantzita eramatea, araututako pertsonen arteko distantzia gordetzea eta sarreran eskuak garbitzea.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento