Bermeoko Jaiak 2024: "Welcome & Sorry"

Bermeoko Jaiak 2024: "Welcome & Sorry"

Datos del evento

Organizado por

editorialmic.com

Donde

Goiko Plaza (euria bada, San Frantzisko herri ikastetxeko patio estalian)

Cuando

12/09/2024

Bermeoko 2024ko jaietako egitarauaren barruan.

"TO BE OR NOT TO BE!" oihala irekitzen da. Horraino dena ondo. Antzerkizale bik "Hamlet" antzeztuko dute, jatorrizkoarekiko fideltasun osoz. Dozena bat artista eta teknikariren lana egin behar izatea, Shakespeareren hizkuntzan antzeztea, talenturik eta trebetasunik ez izatea ez dira oztopo izango. Ala bai? Williamek burua altxatuko balu. . . agian ez litzateke harro egongo, baina gutxienez barre egingo luke. Welcome & sorry kaleko antzerkiko ikuskizuna da, antzerki ofizioa klasiko handien parodiatik eta haien inguruko estereotipoetatik ikusarazten duena. Keinu komedia bat clown-ez.

Fitxa artistikoa:

- Zuzendaritza: Gorka Ganso
- Gidoia: William Shakespeare
- Interpetazioa: Gorka Ganso eta Cecilia Paganini
- Kanpoko begirada: Iván Alonso
- Clown coaching: Elise Ouvrier-Buffet
- Musika: Quico Pugès
- Eszenografia: Ganso & Cía. , Atx Teatroa
- Argazkiak: Asier Bastida
- Banaketa: Rocío Pindado – PORTAL 71

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento