Portugaleteko Nazioarteko Zortzikote Jaialdia 2020

Portugaleteko Nazioarteko Zortzikote Jaialdia 2020

Datos del evento

Organizado por

FIOP

Donde

Merkatua

Cuando

26/12/2020

Azaroan suspenditu zen FIOPen  21. Edizioa, abenduaren  26 eta 27an ospatuko da, Portugaleteko Merkatuan. Aurten, Jaialdiak ezin izan du ekarri atzerritako inolako talderik, entsaio egiteko eta mugitzeko arazoengantik. Beraz, programa euskal zortzikoteek osatuta egongo da bakar bakarrik. Inportanteena da Jaialdia aurrera joatea eta publikoak, urte bat gehiago, konbidatutako otxoteak goza ditzan. Euskal formazioak bakarrik parte hartu arren, aurtengo edizioak ere gorengo kalitatea mantenduko du, zalantzarik ez. Larunbat 26an ospatuko den lehenengo ihardunaldian Bilboko bi zortzikotek parte hartuko dute: LUR MAITEA, gizonezko abotsena eta JATORKI ABOTS ZURIAK. Gainera, bi talde hauetako ahotsak nahastuko dira, zortziko mixto bat sortuz, euskal zortzikotegintzan ohizkoa ez dena. Formazio hau Bilboko Zabala auzoan LUR MAITEA otxoteak antolatzen duen VIII Otxote Topaketan lehen aldiz ikusi da. Horrela ihardunaldi berean hiru formazio ezberdinak entzungo ditugu. Jaialdiaren bigarren eta azken eguna, igande 27an, Astigarragako ERAGIYOK izeneko zortzikotearen eskutik helduko zaigu. Talde hau azken bolada hontan otxote formazioan kontzertuak ematen hasi da. Portugaleteko Nazioarteko Zortzikote Jaialditik talde berriei espazioa emateko prest dago eta edizio honetan posible izan da Astigarragakoekin kontatzea. Aforoa murriztuta egongo dela kontutan izanik, sarrerak erretserba daitezke posta elektroniko honetan: info@festivaloctetosportugalete. comAbenduak 26 / Portugaleteko Merkatua – 19:30 h. :- Lur Maitea (Bilbo)
- Jatorki (Bilbo)
- Mixto OtxoteaAbenduak 27 / Portugaleteko Merkatua – 12:30 h. :- Eragiyok (Astigarraga)Reservas / Erretserbak: info@festivaloctetosportugalete. com
Aforo mugatua / Aforo limitado

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento