"Ni, munduko txarrena"

"Ni, munduko txarrena"

Datos del evento

Organizado por

dferia.eus

Donde

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)

Cuando

09/03/2020

dFERIA 2020ren barruan. Ni, munduko txarrena gaurkotasun handiko ikuskizun musikala da. Guztiari eta guztiei aurre egiten dien emakume baten historia da. Bere bertsoen indarrez, Sor Juana Inés de la Cruzek aginterri dekadente bateko gorte koloniala liluratuko du. Bertan boteretsuen maitale bihurtuko da, Urrezko Aroaren musa eta bere espiritu menderakaitza oinperatu ezin duen Elizaren biktima. Ikuskizun bitalista da, kolorez, musikaz, edertasunez eta bere garaian jenioa izan zen emakume baten irudimenaz kutsatua, gaur egun ere harritzen jarraitzen gaituena. FITXA TEKNIKO ETA ARTISTIKOA- ZUZENDARITZA: Olga Margallo
- TESTUA: Antonio Muñoz de Mesa
- JATORRIZKO MUSIKA: Iñaki Salvador
- ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEA: Dorleta Urretabizkaia
- JANTZIAK: Lola Trives
- ARGIZTAPEN DISEINUA: Xabier Lozano
- AKTOREAK: Itxaso Quintana, Nerea Gorriti, Ana Pimenta, Ainara Ortega, Ugaitz Alegria
- ESZENOGRAFIA DISEINUA: Marcos Carazo
- EKOIZPEN ZUZENDARITZA: Ana Pimenta
- EKOIZPENA: Monika ZumetaInformazio gehiago: VAIVÉN

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento