"Matriz seca" jardunaldiak

"Matriz seca" jardunaldiak

Datos del evento

Organizado por

bilbaoarte.org

Donde

BilbaoArte

Cuando

Del 01/09/2020 al 04/09/2020

2020ko irailaren 1etik 4ra bitartean Matriz seca-ko lehen jardunaldiak egingo dira BilbaoArten, hitzaldi, ikastaro eta erakusketa batez osatuta. Helburua prozesu kolektiboak egitea da, transfeminismotik, azpiegitura kolonialen azterketatik eta “natura” gisa eraikitakoaren pertzepziotik abiatuta. Matriz seca Jose Iglesias Gª-Arenal, Saray Pérez Castilla eta Miriam Rodríguez Morán artistek osatutako ikerketa sare bat da. EGITARAUA (Ordutegia baieztatu gabe)Irailaren 1ean, asteartea, proiektua aurkeztuko da Art House Zineman, taldeak 2019an egindako lanen zati bat erakutsiko da, eta, ondoren, mahai-inguru bat irekiko da gonbidatutako kultura-eragileekin, mugikortasun-prozesuei, truke-prozesuei eta artisten eta ikertzaileen egoitzei buruz hitz egiteko.

Irailaren 2tik 3ra bitartean Matriz Seca-ko lehen tailerra egingo da BilbaoArten: Des-desertifikatu/Des-monumentalizatu. Laborategi irekia da, eta funtsezko bi kategoria ditu, desagerrarazi nahi diren leku eta kontakizunen aurrean “ikusi eta ezagutu” behar dena antolatzeko. Tailerrak bi saio ditu: “Basamortua eta hiria” eta “gorputza eta monumentua”.

Irailaren 4an erakusketa bat inauguratuko da Kristalezko Patioan, laborategian egindako zenbait lan eta material aurkezteko.

Laborategiko eta erakusketako prozesu metatzaileak materialen artxibo bizi bat osatu nahi du, ondorengo topaketetan aktibatzen jarraitu ahal izateko; horrela, BilbaoArteko laborategiko partaideak sarearen parte izatera igaroko dira, eta haien lana eta prozesuak etorkizuneko laborategi eta erakusketetan agertu eta aktibatu ahal izango dira.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento