Museoen Nazioarteko Eguna 2024, Oiasso Erromatar Museoan

Museoen Nazioarteko Eguna 2024, Oiasso Erromatar Museoan

Datos del evento

Organizado por

.oiasso.com

Donde

Oiasso Erromatar Museoa

Cuando

Del 17/05/2024 al 19/05/2024

Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, maiatzaren 18ko doako sarreraz eta ""Emekume Arkeologoak Gipuzkoan" erakusketaz gain, hainbat jarduera antolatu ditugu datozen egunetarako. Urtero, ICOMek Museoen Nazioarteko Eguna antolatzen du, eta mundu osoko milaka museo batzen dira, hainbat jarduerarekin. Aurtengo leloak, "Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde", kultura-erakundeek hezkuntza-esperientzia holistikoa emateko duten zeregina azpimarratzen du. Museoak jakin-mina, sormena eta pentsamendu kritikoa sustatzen dituzten zentro dinamikoak dira. Zentzu horretan, jarduera hauek antolatu ditugu:MAIATZAK 17, OSTIRALASARRERA DOAKOA DA. 19:00etan Ana María Benito arkeologoak hitzaldia emango du, izenburu honekin:"Getariako badian murgildutako istorio harrigarria. Iturritxikiko nabea ". Hitzaldi honek amaiera ematen die Emakume arkeologoak Gipuzkoan erakusketaren harira antolatutako jarduerei. Sarrera doakoa da. MAIATZAK 18, LARUNBATAMuseoko sarrera doakoa izateaz gain, 12:00etan Arkeolan Fundazioko arkeologo Zohartze Galanek bisita berezia egingo du:"Oiassoko termetako lanen kontakizuna", Oiassoko terma publikoen aztarnategia musealizatzeko egindako esku-hartzeak azalduz. MAIATZAK 19, IGANDEAMuseoak Xantalen ermitara bisita gidatuak eskaintzen jarraituko du. xantalen ermita bisitatzeko, Tour Irun erromatarra (TIR) doako deskargako aplikazio mugikorra erabiltzen da. Aplikazio horri esker, hiriaren erdialdean Oiassori buruz egindako aurkikuntza arkeologiko nagusien ibilbide gidatua egin daiteke.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento