Ana Isabel Ugalde Gorostizaren hitzaldia: "Euskal Herriko andre inprobisatzaileak XV-XIX. mendeetan"

Ana Isabel Ugalde Gorostizaren hitzaldia: "Euskal Herriko andre inprobisatzaileak XV-XIX. mendeetan"

Datos del evento

Organizado por

kmk.gipuzkoa.eus

Cuando

18/09/2024

KM Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldia. Euskal Herriko andre inprobisatzaileak XV-XIX. mendeetan. Hitzaldian zehar, bertsoak, koplak eta kantatzeko sortutako beste forma errimatu batzuk asmatu zituzten euskal emakumeak ikusarazten saiatuko da Ana Isabel Ugalde Gorostiza. Asmoa ez da sortutako konposizioen azterketa literarioa egitea, euren egiletza eta presentzia aldarrikatzea baizik. Emakumeenak izan daitezkeen kontserbatutako lanei dagokionez, oso gutxitan ezagutzen da egilea, nahiz eta pixkanaka izen batzuk azaleratzen hasi diren. Testigantzarik zaharrenak XV. mendekoak dira, eta, mundu tradizionalaren gainbeherarekin, abesten inprobisatzen zuten emakumeak esfera publikotik desagertu egin ziren, Euskal Herriko plazetan bertsolari gisa indarrez berragertzeko, gizonen ondoan XX. mendearen azken laurdenean. Ana Isabel Ugalde Gorostiza, Artearen Historian doktorea, Historian lizentziaduna eta maistra. Ondarea eta Ondarearen Hezkuntza izan dira bere ikerketa lerroak. UPV/EHuko irakaslea izandakoa erretiroa hartu arte; gaur egun tokiko Historiaz diharduen blog bat zuzentzen du: https://wordpress. com/view/historianbarrena. wordpress. com. Partaideak: Ana Isabel Ugalde; Beñat Eguíluz.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento