Debako Jaiak 2023: egitaraua

Debako Jaiak 2023: egitaraua

Datos del evento

Organizado por

deba.eus

Cuando

Del 14/08/2024 al 18/08/2024

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte San Roke Jaiak 2024 Deban.

San Roke jaietarako kartel lehiaketa zabaldu du Debako Udalak. 

Lehiaketan parte har dezake interesa duen pertsona orok eta proposamenak aurkezteko azken eguna ekainaren 27a izango da. Lanak aurrez aurre aurkeztu behar dira udaletxeko harrera bulegoan.

Badator uda eta horrekin batera, gero eta gutxiago falta da, baita ere, San Roke jaiak iristeko. Jai hauek, herriko jai kuttunenak dira, debarrek gogoz bizitzen dituztenak.  Hori dela eta, Debako Udala hasia da jada jaien prestaketa lanetan eta horren harira, martxan jarri du jaiak iragartzeko kartel lehiaketa.

San Rokeak abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dira; horregatik jaietako kartelak "San Roke jaiak 2024- DEBA, abuztuak 14-18" testua eta Udalaren logotipoa jaso beharko ditu.

Era berean, nahi duen orok parte hartu ahal izango du lehiaketan. Kartelak originalak izan behar dira, edukiz zein formaz, eta jendaurrean erakusteko egokiak. Plagio edo kopia susmorik sortuko balitz, epaile taldeak erabakiko luke proposamena onartu ala baztertzea eta erabakia apelaezina izango litzateke. . Lanak 50 x 70 zentimetro izan beharko ditu eta bertikalean egina egon beharko da. Teknika eta kolore guztiak onartzen dira, eta ordenagailuz eginez gero,

Inprimatutako bertsioaz gain, kartelaren euskarri informatikoa ere aurkeztu beharko da. Kasu honetan goi-mailako erresoluzioko artxiboa eskatzen da eta, gutxienez, 300ppp. izan beharko ditu.

Proposamenak aurkezteko epea eta modua

Kartelak ekainaren 27ko 14:00ak baino lehen entregatu behar dira Debako udaletxeko harrera bulegoan (Portu kalea, 1), ondorengo ordutegian: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.

Kartel bakoitza euskarri gogorrean eta behar bezala estalita aurkeztu behar da, egilearen leloa kanpoan duela. Lan bakoitzarekin batera kartazal itxi bat entregatuko da. Kartazalaren barruan egilearen izen-deiturak, posta elektronikoa eta telefonoa adieraziko dira eta kanpoaldean kartelaren lema.

Kartel irabazlearen aukeraketa, debarren esku

Iaz egin bezala, aurten ere herritarren bozketa bidez erabakiko da jaietako kartel irabazlea. Horretarako, epaimahaiak hainbat lan aukeratuko ditu eta horiekin erakusketa bat egingo da, Udaleko osoko bilkuran. Erakusketa horretan dauden lanen artean aukeratuko dute debarrek gustukoen duten proposamena, jaien irudi izan dadin. Horretarako botoa Pleno aretoan bertan eman beharko da baina erakusketa zein bozketa epeak aurrerago jakinaraziko ditu Debako Udalak.

Lehiaketaren irabazleak 500 euroko saria jasoko du. Saritutako kartela Debako Udalarena izango da, eta publizitate-kanpainetan erabili ahal izango du. Saririk jaso ez duten lanak abuztuaren 1etik 5era jaso ahal izango dira, harrera bulegoan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunek 943192840 telefonora deitu eta kultura@deba. eus helbidera idatzi dezakete.

Lehiaketako oinarriak

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento