Bilboko Udal Musika Banda: "Hurbileko omenaldiak"
Datos del evento
Organizado por
bilbao.eus
Donde
Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioa
Cuando
08/11/2024
Bilboko Udal Musika Bandaren 2024-2025 denboraldiak 2024ko irailetik 2025eko apirilera bitartean hamasei programa biltzen dituen proposamena aurkezten du, aparteko hainbat kontzertu bereziz gain. Oraingo honetan, Euskalduna Jauregiko, Azkuna Zentroko, J. C. de Arriaga Kontserbatorioko auditorium tradizionaletan eta Arriaga antzokian joko du Bandak. Bilboko Udal Musika Bandaren 2024/2025 denboraldi honek bere hiriari eta publikoari omenaldia egitea du helburu, bere ibilbide luzean izandako konplizitate partekatuagatik. 2024/2025 denboraldiak maila handiko gonbidatu izango ditu. Besteak beste, Paco Varoch piccolo ospetsua, Spanish Brass metal boskotea, nazioarteko musika-panoramako ganbera-talde dinamiko eta sendoenetako bat, Carlos Cano flautista kubatarra, Kebyart saxofoi laukote katalana, Noè Rodrigo Gisbert nazioarteko bakarlari eta perkusionista, musika garaikidean eta sortu berrian espezializatua, eta Bilboko Udal Bandako fagot eta flauta bakarlariak Jordi Ripoll Corella eta Juan Jesús Silguero Gorriti. Denboraldiak aniztasuna ospatu nahi du eta Bilboko hiriarekin duen lotura edo konexioa, hainbat genero eta estilo biltzen dituen programazio aberats eta askotariko baten bidez. Musika Banda azaroaren 8an iritsiko da Bilboko J. C. de Arriagako Kontserbatoriora, "Hurbileko omenaldiak" kontzertuarekin. Iñaki Urkizu buru dela, Bandak Miguel González Bastidaren "Mendia eta Itsasoa", "Ezpata-dantza", "Lorea", "Remember" eta "Hondarribi" kantu sorta zabala eskainiko du, bide berriak jorratzeko hurbiltasunaren ikuspegia ez galtzeko helburuarekin.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.